XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita ere, aurki daitezke Pirinio katean eta nahiko altitude eta kondizio egokiak dituzten mendietan.

Hauen iraupenerako, glaziare-garaiko erlikia hau gal ez dezagun kontu handiz zaindu behar ditugu: beraien oreka biologikoa oso kolokan dago, izan ere.

Gipuzkoako zorupea, plubiometria, mendien altitudea eta orografia itxia, basoen hostotasuna eta haize-aldi nagusiak, zenbait espezietan taxon inportanteak lortzea erraztu digute.

Baina beste zenbait espezie mediterranearrek, hala nola Araba eta Nafarroa kolonizatzen dutenak, Ebro bidetik sartu ondoren ez dute posible izan beren koloniak Kantaurin kokatzea.

Aldiz, gure basoak osatzen dituzten altxor botanikoak (Pagoa, haritza, urkia, urritza eta kantauriar zuhaitz tipiko guztiek) fauna lepidoptero oso aberatsa gordetzen du.

Penintsulan barrena sartzen ez den fauna daukagu, Kantaurin bakarrik gertatzen dena.

Klimaren onberatasunak sasoi entimologikoa oso goiz hastea dakar.

Honela ipar haizetik babestutako ibarretan Otsailaren hasieran espezie asko ikus daitezke hegan: hala nola, Ulia mendian, Astigarragan, Hernanin, Urnietan, Laurgainen, Irunen eta beste hainbat leku zoragarritan; geroxeago berriz, ezin ahaztu Hernio mendian, Tolosan, Leizaran ibarrean eta Arantzazun aurki ditzakegun espezien aberastasuna.

Arantzazun, gure zaindaria bisitatzeaz gainera, Urbira doan bidea hartu eta ingurunearen edertasunaz gozatuz Aizkorri edo Peru-Saroiko mendixkara igo gintezke.

Eta han, Araba aldera dagoen mendimagaletik aldian behin igotzen diren baina zeharo finkatzea lortzen ez duten espezie mediterranear batzuk ikus ditzakegu.